Se encuentra usted aquí

AESLA (Euskara)

Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Espainiako Elkartea (Asociación Española de Lingüística Aplicada, AESLA) elkarte akademiko oso egonkortua da Espainian, 1982an sortu zenetik, hizkuntzalaritza aplikatuaren alorreko kezken entitate koordinatzaile modura nabarmendu da Espainian. AESLAren Estatutuetan adierazten den moduan, “Elkartearen berariazko helburua hizkuntzalaritza aplikatuaren edozein adierazpenen azterketa eta ikerketa  sustatzea, suspertzea eta bultzatzea Espainian”.

Urte hauetan, AESLA oso elkarte dinamikoa izan da esparru akademikoan. Dinamismo honi esker, hizkuntzalaritza aplikatuan zuzeneko edo zeharkako interesa duten hainbat diziplina zientifikotako 1000 bazkide baino gehiago batu ditu. Elkartearen ekintzen artean ondorengo hauek aurkitzen ditugu:

  • Hizkuntzalaritza aplikatuan urteroko nazioarteko kongresuen antolaketa, Espainiako geografiako hainbat puntutan, beti ere unibertsitate antolatzaileen babesean. Kongresu hauek gaikako panelen inguruan antolatzen dira eta 300-400 parte-hartzaileen bertaratzea izan ohi du, hauetako asko atzerritarrak. Hitzaldi eta posterrez gain, urteroko kongresuetan, nazioartean sona handiko akademiko eta profesionalek osoko konferentziak ematen dituzte, hala nola, hizkuntzalaritza aplikatuan gai zehatz baten inguruko workshop edo mintegiak antolatzen dira. Urteroko kongresuetan hauetan aurkezten diren lanen aukeraketa bat antolakuntza batzorde bakoitzak argitaratzen dituen batzar-agirietan hedatzen da. 
  • Urteroko kongresuen batzar-agiriez gain, RESLA eta RÆL aldizkari zientifikoen argitalpena. Lehenengoa, 1985ean sortua, zientzia aldizkari ospetsua da, hainbat inpaktu eta erregistro indizeetan agertzen dena, John Benjamins nazioarteko argitaletxeak argitaratua. AESLAren aldizkako bigarren argitalpen ekimena RÆL aldizkaria da, argitalpen elektroniko hau, 2002an eman zen argitara. Nahiz eta hasiera batean RÆL oraindik finkatu gabeko ikertzaileei zuzenduta egon, urte gutxian aldizkari elektroniko honek nazioarteko inpaktu-indize eta datu base ospetsuetan sartzea lortu du. Bi aldizkarietan ekarpenen berrikuspenerako sistema independente eta “itsuak” daude.

AESLAren beste helburu nagusietako bat Espainiako zein atzerriko hizkuntzalaritza aplikatuaren eta hizkuntzen hedapenera bideratutako antzeko elkarte eta entitateekin informazio zientifikoa trukatzea eta Zuzendaritza Batzordea beste elkarte zientifikoekin harremanetan jartzea izan da. Honela, adibidez, AESLA, Brusela egoitza duen, AILA (Association Internationale de Linguistique Appliquée) elkartearen kide da. Honela, AESLAko bazkide orok, bazkide izate hutsagatik, AILAko bazkide ere bada eta hiru urtean behin antolatzen diren nazioarteko kongresuetan parte-hartzeko aukera du. AESLAko kide izateak hainbat abantaila eta material eskaintzen ditu, esate baterako urteroko kongresuetako biltzar-agiriak, RESLA aldizkaria eta honen monografikoak, RÆL aldizkarira sarbidea, Zuzendaritza Batzordeak argitaratzen duen barne aldizkaria hala nola, nazioarteko AILA elkarteko kide izatea.